Iruraiz-Gaunako ahozko memoriaren bilketa

Nolakoa zen Iruraiz-Gauna XX. mendearen erdialdean? Nolakoak ziren bertako bizimodua, lanak eta auzo-harremanak? Lau bizilagunen lekukotzek iragan hurbileko eguneroko bizitza ekartzen dute gogora: lana, komunitatea, sinesmenak eta aisialdia. “Neguan errosarioa errezatzen genuen, artoa aletzen genuen bitartean”, gogoratzen du Luis Mari Saez de Urabain Ruiz de Gaunak (Arrieta). Bestalde, Rosario García de Amezaga del Montek (Erentxun) oroitu […]

Frantziako Kultur Ministerioa Labritera etorri da

Joan den urriaren 3an Frantziako Kultur Ministerioko eta Euskal Kultur Erakundeko delegazioa Labrit Ondarea-ren egoitza ezagutzera etorri ziren Iruñera. Delegazio honek al “Département du pilotage de la recherche et de la politique scientifique. Direction générale des patrimoines” departamentuaren ordezkaritza zuen xede eta honako pertsonek osatu zuten:     Sylvie Grenet.  Chargée de mission allocations et Patrimoine […]

NUPek hitzarmena sinatu du ondarearen bilketa aurrera eramateko

NUPek eta Labritek hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboko datuak biltzen jarraitzeko Dagoeneko 1.500 testigantza bildu ditugu Nafarroako ia 400 udalerritan, helburuaren %40a gutxi gora behera. Hitzarmen honek egitasmoak aurrera eginen duenaren konpromezua adierazten du bai unibertsitatearen aldetik baita Labrit ondarearen aldetik ere. Ikusi hemen berri osoa.