URRAULBEITIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Arripodas herrian, Urraulbeitin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen. Eguerdiko 12,30etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 50 lagunetik gora elkartu zen. Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 6 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten. Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere […]

Taxoare helburu

Taxoareko harrobiari esker Osasunak badu bere etorkizuna bermatuta. Ilusioz gainezka, indartsu eta lan egiteko gogotsu. Labrit Multimedia honen lekuko izan gara datorren sasoiko kapainaren spotaren grabaketan. Datorren asteazkenean, hilak 17, C.A Osasunak urtero ospatzen duen festan, 2014-2015rako taldeak dituen proiektuak eta lan ildoak ezagutaraziko ditu.

Etorkizun oparoa du Naparbierrek

Naparbier garagardoak 5 urte bete ditu garagardo naturalaren zaporea, erabilitako osagaiak eta egiteko modua lantzen eta zaintzen. Han izan ginen joan den ostiralean, Naparbierrek bere fabrikan eskaini zigun urteurreneko festan. Hamaika lagun, garagardo zapore berriak eta etorkizun oparoa.