Larraungo Ahozko Memoria: 9 Bizitza Istorio, Ibarraren Bihotza

Larraungo Ahozko Memoria: 9 Bizitza Istorio, Ibarraren Bihotza

Apirilean, Larraunen aurkeztu genituen 2022, 2023 eta 2024 urteetan ibarreko 9 biztanlekin egindako elkarrizketen fruituak. Udalaren ekimenez eta Labriten laguntzaz, urtero 3 testigantza bildu ditugu, Larraungo memoria kolektiboa zaintzeko asmoz.

Ekitaldi berezia izan zen: aretoa jendez lepo, udal ordezkariak eta Labriteko taldea bertan. Parte-hartzaile guztiek miresmena adierazi zuten proiektuarekiko, eta alkateak bere konpromisoa berretsi zuen, ahozko ondarearen bilketarekin aurrera jarraitzeko.

Esker mila Larraungo biztanleei beren istorioak partekatzeagatik! Zuen hitzek ibarraren historia bizirik mantenduko dute.

This post is also available in: Spanish