Ijitoak: gure izaera

Gipuzkoako ijito herriaren iruditeria kolektiboa jasoko duen gurpil bat prestatu eta erakutsi nahi da lurraldeko hainbat tokitan. Azken buruan, lagin bat da, ikuspegi antropologikoa komunitate bateko iruditeria kolektiboari aplikatzeko eta gizarte osoari transmititzeko.

Hamar kontzeptu irudikatu dira, hamarrak ere Gipuzkoako ijito herriaren partaidetzan oinarritutako metodologia baten ondorio. Zehazki, 2020ko urrian, Intxaurrondoko Agifugi elkartearen egoitzan egindako lan saioaren ondorioak jaso dituzte. Lan saioan, hainbat gizonek eta emakumek parte hartu eta gogoeta egin zuten ijitoen iruditeriaz, kulturaz eta identitateaz, beren esperientzia oinarri harturik, horren guztiaren balioa nabarmentzeko.

Pertsona horiek hitzez esandakoa saiatu gara era grafikoan irudikatzen gurpilean, betiere premisa batetik abiatuta: beste lan saio bat, beste pertsona batzuekin, beste leku batean eta beste une batean egin izatera, emaitza ziur aski antzekoa izanen zen zenbait kontutan, baina bestelakoa bere osoan. Hori dela eta, lan hau ikusteak hausnarketarako gonbitea egiten digu, hots, proiektuaren jatorrian dagoen galdera beste pertsona ijito batzuei egiteko gonbitea da: zure ustez, zeintzuk dira Gipuzkoako ijito herriaren iruditeria kolektiboaren elementu bereizgarriak eta adierazgarriak?

Gurpila abian da.

This post is also available in: Spanish