Etxebeltza: 45 urte 45 minututan

Antolakunde baten ondarea babestea eta belaunaldi berriei transmititzea berebizikoa da. Haren balioak, bilakaera, harremantzeko modua, ohiturak, partekatutako iruditeria, ahozko memoria… Aste honetan Atarrabiako Etxebeltza Elkartearen 45. urtemuga ospatzeko dokumentala aurkeztu dugu.

Espazioen transhumantzia: artzaintzako arkitektura herrikoiak

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Julio César Valle Perulerok transhumantziari buruz idatzitako artikulua da hau. “Ondare Kultural Immaterialaren ekosistema balio ukiezin askoz elikatzen da, eta balio horien aplikaziotik dator mendez mende lurraldea taxutu duten abelbideen sare osoan barrena artzainek eta aziendek erabilitako aldi baterako bizitoki diren eraikin horien materialtasuna”.

Ijito hitza – Ijito komunitatearen ahozko memoriaren bilketa Nafarroa Garaian

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Klara Larruzeak ijito komunitateari buruz idatzitako artikulua da hau. Ijitoak, buhameak, tziganoak, erromaniak. Euskal Herriko jendartearen parte aspaldidanik. Baina zenbat dakigu komunitate honen historiari eta kulturari buruz? Labrit Ondareak Gaz-Kaló Ijito Elkarteen Federazioaren mandatuz Nafarroa Garaian egindako ahozko memoriaren bilketatik ateratako testigantzez harilkatutako paragrafoak dira ondorengoak.

Ibaia, ondarea, presa, odolbildua (I)

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Gaizka Arangurenek ibaiei lotutako ondareari eta presei buruz idatzitako artikulua da hau. Bi konstataziotatik abiatutzen da: 1/ presak mende luzetan giza garapenean lagungarri izan dira eta 2/ presek kalte egiten diote ibaiari eta bertan bizi diren animaliei.

Esteribarko turismo-eskuorria

Esteribarren handitasunaren oinarria haren ingurune natural pribilegiatua da, eta tokiko kultura aberatsean islatzen da. Turismo-eskuorri bat egin dugu ondare natural eta kultural hori balioan jartzeko, Esteribarko Udalaren eta Esteribar Helmuga elkartearen eskutik.

Araxesen gainetik, Malloen azpitik dokumentala estreinatuko da maiatzaren 7an

Dokumentalaren irudi batt

Orain dela hamar urte Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. 22 elkarrizketa horietan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez, Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek. Labrit Ondareak ekoiztutako ikus-entzunezkoa da. Bi udalen ahalegin ekonomikoaz gainera, ezinbestekoa izan da Beteluko Uraren babesa. 2020ko udan egin […]

Labrit ASAEE-ko kide izango da

ASAEE Logoa

Labrit Ondarea, ondare immaterialaren kudeaketa integralean espezializatutako enpresa bat da. Gure funtsezko lan-ildoek lotura estua dute antropologiaren esparruarekin, eta, horregatik, prestakuntza antropologikoa duten pertsonak gehiengoa dira gure enpresan. Labrit Ondarearentzat albiste ona da ASAEEn (Espainiako Estatuko Antropologia Elkartea) sartzea. Zehazki, Lanbide Batzordean parte hartuko dugu. Bertan sartzen dira nortasun juridikoa duten unibertsitatez kanpoko erakunde publiko […]

Ijitoak: gure izaera

Gipuzkoako ijito herriaren iruditeria kolektiboa jasoko duen gurpil bat prestatu eta erakutsi nahi da lurraldeko hainbat tokitan. Azken buruan, lagin bat da, ikuspegi antropologikoa komunitate bateko iruditeria kolektiboari aplikatzeko eta gizarte osoari transmititzeko. Hamar kontzeptu irudikatu dira, hamarrak ere Gipuzkoako ijito herriaren partaidetzan oinarritutako metodologia baten ondorio. Zehazki, 2020ko urrian, Intxaurrondoko Agifugi elkartearen egoitzan egindako […]

Ez-Sanferminetako ikus-entzunezko memoria biltzen

Apirilean iragarri bezala, aurtengo San Fermin jaiak bertan behera gelditu ziren, bizitzen ari garen osasun krisia dela eta. Horrela, bada, 2020ko uztailaren 6tik 14ra, nafar hiriburuak iruindarren iruditeria kolektiboan historikoak izanen diren egunak bizi izan ditu. Salbuespen horren aurrean, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailak egun hauetan Iruñean bizi eta sentitutakoaren memoria bildu eta babesteko […]

Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai […]