Beriainek badu bere Ondare Materiagabea biltzeko hitzarmena

Beriaingo Ondare Materiagabearen bilketa egiteko hitzarmena sinatu da gaur. Datozen hiru urteetan 30 Ondare Materiagabearen Unitate bilduko dira udalerri honetan. Labritekin sinatutako hitzarmen honen bitartez udalak bere ondarearen bilketa eta babestea bermatua izanen du eta lana amaitzerakoan Nafarroako Ondare Materiagabearen artxibategiari eskainiko zaio. Argazkian Udalerriko alkatea den Oscar Ayesa eta Labrit Ondareko kide bat ageri […]
2016ko Almadiaren egunean “Egur bustiaren oroitzapenak” dokumentala ikusgai
“Egur bustiaren oroitzapenak” hurrengo emanaldia
Heldu den apirilaren 14an izanen da arratsaldeko 18:30etan Nafarroako filmategian. Sakatu hemen trailerra ikusteko.
“Egur bustiaren oroitzapenak” dokumentalaren aurreaurkezpena

Joan den martxoaren 7an egin zen aurkezpena Nafarroako Filmotekaren egoitzan.
‘NAVARRA: 100 DÍAS DEL CAMBIO’ ELKARRIZKETA SAIOA

Badira 100 egun nafarrek Gobernuan aldaketa izatearen alde zeudela esan zutenetik. Aldaketa honen protagonisten iritziak jakiteko errepotaje bat burutu du Labrit Multimediak, gobernu berriaren lehen ehun egunak nola joan diren abiapuntu izanda. Juan Kruz Lakasta kazetariak elkarrizketatu ezagunak izan ditu bere aurrean. Uxue Barkos, Joseba Asiron, Santiago Cervera, Miguel Sanz, Patxi Zabaleta edo Ivan Gimenez […]
‘AIERTEKIN DOSTATZEN’ LANAREN AURKEZPENA

Irailak 4, arratsaldeko 19:30tan Zaraitzuko Juntetxean, Ezkarotzen, aukeztuko da Labrit Multimediak eta Zaraitzuko Batzordeak elkarlanean egindako azken proiektua. Zaraitzu Ibarreko ahozko transmisioan oinarrituriko bilketa lana da. Jolasak, ipuinak, pipitakiak eta kantuak, gure arbasoek kantatu eta kontatu bezalaxe. Ikusi hemen proiektuaren nondik norakoak
Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan

Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste: […]
‘NI, URUMEA’ dokumentala aurrera doa

Labrit Multimedia Ni, Urumea dokumentalaren grabaketan dabil egun hauetan. Donostiako Cristina Enea Fundazioak sustaturiko proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, ETB, Donostia, Hernani, Astigarraga, Goizueta, Arano eta Ereñozuko udalen partaidetzarekin, ekoizpen etxe honek eginiko ibaiei buruzko dokumental sorten barruan koka dezakegu: Bidasoa, Aragoi, Ebro, Zidakos eta Ega ibaiekin egin bezala, hauen garrantziaz ez bakarrik natura […]
‘Egur bustiaren oroitzapenak’ proiektua burutua dago

Aurreko berrietan kontatu dizuegun bezala “Egur bustiaren lurrina” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia erkidegoak Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela izan dira. Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak emandako 2014ko dirulaguntzei esker burutu ahal izan dugu […]
‘El Patrimonio Inmaterial’ Liburua aurkeztu da gaur
Ondare materiagabea deskribatu eta ulertarazteko pentsatua dagoen liburua aurkeztu da gaur Iruñeko Katakrak Liburudendan. Bertan izanen dituzue salgai gai honetan sakondu nahi baduzue.