Otsailaren 13an, “EL PATRIMONIO INMATERIAL” liburuaren aurkezpena

Catarata Argitaletxeak, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak eta Labrit Ondareak Iruñean aurkezten dute: “EL PATRIMONIO INMATERIAL” Ondare Kulturalaren kudeaketan diharduten Administrazio publikoetako zein erakundeetako arduraduneiz bereziki zuzendutako ekitaldia. EGUNA: 2015eko otsailaren 13a, ostirala ORDUA: 11.30etan LEKUA: Katakrak Liburudenda – K/ Nagusia 54 Egileak: Sara González Cambeiro Artearen Historian Lizenziatua eta Gizarte eta Kultur Antropologian masterduna, Kultura Ministerioaren […]
1920- 2014 OSASUNAZALEEN IRUDITERI KOLEKTIBOA
Zerbait erraten dizu 1920. urteko azaroak? Osasuna taldea sortu zeneko data da. Zelaian gertatu den gauza oro, prentsak lehenik, irratiak gero eta telebistako hainbat katek jaso izan du. Osasunako zaleen artean, harmailetan, jokalarien artean aldageletan, bidaietan edo bizitzetan gertatzen zena haien oroitzapenetan baino ez dago. Eta ondare hori, Sadar Futbol zelaia bezain inportantea da. Hainbeste, […]
Harrera bikaina Orkoienen
Bete-betea zegoen joan den larunbatean Orkoiengo auditorioa herriko ondare ez-materialaren aurkezpenean. Egindako 35 elkarrizketek XX.medeko bizimodua gogora ekarri zuten. Berria irakurri.
Taxoare helburu
Taxoareko harrobiari esker Osasunak badu bere etorkizuna bermatuta. Ilusioz gainezka, indartsu eta lan egiteko gogotsu. Labrit Multimedia honen lekuko izan gara datorren sasoiko kapainaren spotaren grabaketan. Datorren asteazkenean, hilak 17, C.A Osasunak urtero ospatzen duen festan, 2014-2015rako taldeak dituen proiektuak eta lan ildoak ezagutaraziko ditu.
Etorkizun oparoa du Naparbierrek
Naparbier garagardoak 5 urte bete ditu garagardo naturalaren zaporea, erabilitako osagaiak eta egiteko modua lantzen eta zaintzen. Han izan ginen joan den ostiralean, Naparbierrek bere fabrikan eskaini zigun urteurreneko festan. Hamaika lagun, garagardo zapore berriak eta etorkizun oparoa.
Bortzirietan goitti eta beheitti grabatzen
Azken asteotan, Bortzirietan goitti eta beheitti gabiltza Labrit Multimediako lankideok. 2006-2008 urte bitartean halaxe ibili zen Eusko Kultur Fundazioa ere. Orduan bildutako kultur ondare ez-materialean oinarrituriko dokumentala grabatzen ari gara oraingoan. Eguraldi zoragarria izan dugu. Inguruko parajeak bezain beste. Ezagutu ditugun pertsonek eta istorioek hunkiturik itzuli gara. Azaroaren amaieran ezagutzera emanen dugu dokumental berria. Estreinaldira […]
“ARAKILGO HAIZEA” DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA

Arakilgo haizeak hosto bat bultzatu du, dinbilin-danbalan, iraganetik orainaldira. Hostoaren ibilbidea jarraitu dugu eta xuxurlatu digunaren berri eman nahi dugu honako dokumentalean. Urriaren 4an, larunbata, aurkeztu zen dokumentala Hiriberrin, hona hemen Gaur eguneko albistea