Orbaibarko ahozko memoriaren gordailu digitalen aurkezpena

Labritek, Mayorbak (Orbaibarko adinekoen elkarteak) eta inguruko udalek Orbaibarko ahozko memoria eta ondare immateriala transmititzeko fasea aurkeztu dugu. Joan den urriaren 18an Garinoaingo Andre Maria Zuriaren ermitan egin genuen aurkezpen ekitaldia, bertan izan ziren proiektu honetan parte hartu zuten udaletako herritarrak: Garinoain, Barasoain, Orisoain, Puiu, Untzue, Leotz eta Oloritz.

NUPekin hitzarmen berria sinatu dugu

Orain arte Nafarroako herri gehienetan grabatu ditugun ikus-entzunezko funts etnografiko, dokumental eta ahozko lekukotasun guztiak NUPi eman dizkiogu, unibertsitako liburutegian eta Navarchivo.com-en eskuragarri egongo direnak.