PROIEKTUAK

Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren aurkezpena

Joan den maiatzaren 26an, Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren lehen fasea aurkeztu genuen. Herri zabala izanik bai lurraldeari dagokionez eta baita biztanle kopuruari dagokionez ere, Ondare Immaterialaren 90 Unitate erregistratzea aurreikusten da. Lehenengo 29ak Los Llanos Kultur Zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu genituen jendaurrean. Aurkezpen ekitaldia bilketa egiten duen herriarentzat hunkigarria da, baina are gehiago informatzaileentzako

Leer más »

WordCamp Bilbao 2017 topaketa

Orain dela aste batzuk, gure lankideetako batek Bilboko WordCampen parte hartu zuen, WordPresseko garapen komunitateko topaketa ofizialean.   WordCamp Bilbao  topaketako bigarren edizioan honetako ostiral arratsaldea WordPresseko euskaldunen komunitate txikiari eskaini zioten. SEO posizionamendu Teknikei buruzko hitzaldiez gozatzeko aukera izan genuen, baita esparru digitalaren gaineko legediari buruz eta euskarazko web orriei buruz ere.   Mikel

Leer más »

El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko Héctor Raúl Grenni bisitan izan dugu Labrit Ondarean

Astearte goizean Héctor Grenni izan genuen gurean, El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Latino Amerikako Historia aztertzen du, espainiar kolonien independentziak eta Eskubide Indianoa, besteak beste. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabil ikerketa egonaldi batean. Ikasturte akademiko honetan, Erasmus+ komunitate programaren baitan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari diren formazio egonaldian, Latino Ameriketako hiru herrialdeetako

Leer más »

Labrit Ondarea, Sortzen Jaiako hezkuntza eta euskara eragileen azokan

Sortzen Jaia ospatuko du igandean, maiatzak 21, euskal eskola publikoen aldeko elkartek eta Labrit Ondarea bertan izanen da. Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza lelopean antolatu dute aurtengo jaialdia. Iruñeko Udal Plazatik, goizeko hamarretan, aterako den kalejiran, Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan laugarren gela bat irekitzeko aldarrikapena eginen dute. Handik Antoniutti parkeraino

Leer más »

Museoen Nazioarteko Eguna: Gure Ondarearekin eta gure komunitatearekin adiskidetuz.

Mundu osoko museoak gaur, 2017ko maiatzaren 18an, euren Nazioarteko Eguna ospatzen dute eta honakoa da aurtengo Museoen  Nazioarteko Egunaren gaia, Museoak eta historia eztabaidagarriak: museoetan esan ezin dena esanez. Gai honen bitartez, historia traumatikoetan eta ikuspuntu ezberdinen arteko elkargune gisa museoen eginkizuna nabarmentzen da. Horrela, museoen bitartez pertsonen eta herrien arteko harremanak baketzea da helburua,

Leer más »

Kuriketan. Haurtzaroa eta gaztaroa Arakilgo bailaran.

2012 eta 2013. urteetan zehar Labritek Arakilgo bailarako Ondare Immaterialaren 18 Unitate jaso zituen.  Bildutako material guzti hori transmititzeko, 2014an dokumental etnografiko bat ekoiztu zuen premisa adierazgarri batekin: Arakilgo haizeak hosto bat bere nahiera mugitzen du, iraganetik orainaldira. Hosto honi egindako bidaian jarraitu diogu eta jasotako informazio guztia dokumentalean bilakatu dugu. Arakilgo bizilagunek euren XX.

Leer más »

This post is also available in: Spanish