PROIEKTUAK

Urte berri on!
2017a amaitzear dago eta balantzea egiteko unea iritsi zaigu. Urte bizia baina polita izan da aurtengoa: Ondare Immateriala pasioz bizi izan dugu, beti bezala eta gainera, pertsonalki nahiz profesionalki aberasten gaituzten leku, pertsona eta teoria berriak ezagutzen jarraitzeko zortea izan dugu. 2017an zehar gertuko Ondare Immaterialarekin lan egin dugu eta oso urrutira ere bidaiatu dugu

Tokiko Entitateak Ondare Immaterialaren kudeaketan: azaroak 21, Nafarroako Museoa.
Kultur Ondarearen kudeaketa eragile askok partekatzen duten zeregina da. Gure testuinguruan, Estatuko Administrazio Orokorrak nahiz Autonomia Erkidegoek duten eskumena eztabaidaezina da, baina Ondare Immaterialaren kasuan, beharrezkoa da kudeaketa lan horietan bestelako eragile motak ere parte hartzea: Sozietate zibilak eta tokiko entitateak. Askotan hitz egin izan dugu Kultur Ondare Immaterialaren babeserako zereginetan eragileen inplikazioaren garrantziaz, baina

Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du
Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea. Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera

#TourLabrit: Argentina.
Gure Twitter orrialdea jarraitzen baduzue, @labrit_net, ohartuko zineten azken egun hauek inoiz baino internazionalagoak izaten ari direla. Labriteko Zuzendari Nagusia, Gaizka Aranguren, hiru astetako bidaia egiten ari da gure jarduna eta metodologia hainbat forotan aurkeztuz, foro enpresarial nahiz akademikoetan. Joan den asteazkenean, Kultur Ondare Immateriala: Memoriak eta Gizarte Kolektiboak izeneko katedra libreko laugarren topaketan parte

Hasi dira Kultur Ondare Immaterialaren Aurreinbentarioaren baliozkotze bilerak
Beste hainbatetan kontatu izan dizuegun bezala, Labrit Ondarea, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuaren babesarekin, Nafarroako Ondare Immaterialaren aurreinbentariatze prozesuaren exekuzioaz arduratzen den enpresa da. 2015 eta 2016 urteetan zehar, kontzeptualizazioa, iturri bibliografiko eta dokumentalen hustutzea eta aurreinbentarioaren lehen zirriborroaren erredakzioa egin genuen (mila eta ehun kultur adierazpen immaterial baino gehiagoz osatutakoa). Orain prozesua momentu erabakigarri batera

Labritek Kultur Ondareari eta garapenari buruzko ikastaro batean parte hartu du
Joan den astean gure kidea den Sara Gonzálezek Nafarroako Unibertsitateko udako ikastaro batean parte hartu zuen, Kultur Ondarea garapen baliabide gisa erabiltzeari buruzko ikastaro batean. Labritek zehazki, Ondarea inguru teknologiko berrian kudeatzeari buruzko mahai-guruan parte hartu zuen. Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria den Susana Irigarayk zuzendu zuen eta Pablo Serrano eta Álex Durórekin batera aritu
This post is also available in: Spanish