PROIEKTUAK
Kultura Intereseko Ondasun Immaterial baten izendapenean ondarearen inguruko aholkularitzak duen garrantziaz
2017ko udazkenean zehar, gizartean garrantzia handia duen Ondare Immaterialaren kudeaketako ekimen batekin ekiteko aukera izan genuen: Kultur Intereseko Ondarearen izendapenerako txosten baten erredakzioarekin. Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren (batez ere, Ondare Historikoko Zerbitzua eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua) eta Laxoa Elkartearen arteko ekimen bateratu bat izan zen. Laxoa Elkarteak 80. hamarkadatik Laxoan jokoarekiko zaletasuna duten jokalari

Zuzenbideari eta Kultur Ondare Immaterialari buruzko ‘Osmose’ proiektua kaleratu da Labriten parte-hartzearekin.
Orain dela zenbait aste ´Osmose´ ikerketari buruzko emaitzak kaleratu ziren. Proiektu horretan Labrit Ondareak korrespontsal gisa parte hartu du. Anita Vaivadek (Letoniako Kultur Akademia) eta Marie Cornuk (Estatu frantseseko Politikako Gizarte Zientzien Institutua) zuzenduriko proiektu honek, Kultur Ondare Immaterialarekin lotutako esperientzia nazional ezberdinak ikertzen ditu, betiere, zuzenbide konparatzailearen ikuspegitik. Helburua da, alde batetik, Kultur Ondare

Argitalpena: Kultur Ondare Immaterialari buruzko legedia Nafarroan
Labriten gure ikerketa eta sormenezko lan orduek ahalik eta biziraupen handiena izan dezaten saiatu ohi gara. Horregatik, Ondare Immaterialaren itzulketan egin ohi ditugun ekimenez gain, aldizkari berezituetan artikuluak kaleratzen saiatzen gara ahalik eta maiztasun handienarekin, eta gure eguneroko eginbeharrek uzten diguten artean. Hain zuzen ere, momentu honetan zenbait argitalpenekin lanean gabiltza, baina kaleratu dugun azkena

Labritek, Itzagako San Migelera egindako erromeriaren inbentarioa egin du
Trinitate igandean, Mendekoste ondorenean, Itzagaondoa ibarreko bizilagunak eta Itzagaondoa eta Untzitibarreko hainbat eta hainbat pertsona, Itzagako San Migel ermitaraino igo ziren, Itzagako haitzeraino. Gaur egun, Itzagaondoako Ardatzeko herritar batzuk baino ez dute bizirik mantentzen penitentziaren antzinako izaera, oinez, tunikekin jantzita eta egurrezko gurutzeak bizkarrean daramatzatela igotzen baitira. Igande goizean, tunikekin jantzita zihoazen erromesei eta bere

Barañainek bere Ondare Immaterialaren bilketa aurkeztu du
Gure proiektu izarra izan arren, aspaldi honetan gure blogean ez dizuegu Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboan egindako aurrerapenei buruz hitz egin. Azkeneko hilabete hauetan, hainbat herrietan ekin diogu bilketari, beste hainbatetan Ondare Immaterialaren Unitateak amaitu ditugu eta Barañainen adibidez amaitutako lana aurkeztu dugu. Joan den martxoaren 1ean, UPNArekin elkarlanean, aurreko hilabeteetan erregistratutako 18 elkarrizketen aurkezpen ekitaldia
M8 – Emakumeok planto
Emakumeok, lan egin, zaindu, pentsatu eta sortu egin dugu, bizitza hasi zenetik gaur arte. Labritek bat eginen du martxoaren 8ko grebarekin. Oroitzapenean bidea egiten hasi ziren emakumeak izanen ditugularik. Haiei esker geure bidea garatu dezakegu, altxa gaitezke eta erabakiak har ditzakegu. Emakumeok planto egiten badugu, mundua gelditu egiten delako. This post is also available in:
This post is also available in: Spanish