PROIEKTUAK

Ibaiak eta bizilagunak: heldu den urriak 8 astelehena Casey Walsh-en solasaldia
Egun hauek zoragarriak bai eta intentsitate handikoak izan dira Labriten ( Jarrai gaituzu gure Twitter-eko kontuan), baina datorren asteari indar handiarekin ekinen diogu ere: Arga Bizirik erakundearekin batera (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko babesarekin) pertsonen eta ibaien arteko harremanen inguruko ekimen interesgarri hau sustatu dugu. Heldu den astelehenean, urriak 8 Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako

Proiektuaren aurkezpena “Cauces de historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”
Datorren ostiralean, urriak 5, Tuterako Moncayo Zineman, 2018an egindako proiektuetako bat aurkeztuko dugu: “Cauces de Historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”. Hilabete hauetan zehar Erriberako Ondare Immaterialaren zati baten bilketa eta hedapena egin dugu, batez ere Tuteran. Proiektu honek lau zati izan ditu: Kultur Ondare Immaterialaren bilketa: Ondare Immaterialaren 20 Unitateren bilketa egin

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, upeltegi eta mahasti tradizionalei buruzko proiektua aurkeztuko da.
Ondarearen Europako Jardunaldiak kultur ondareari buruzko sentsibilizazio programarik garrantzitsu eta ospetsuenak dira. Nazioarteko testuinguruan, Europako Kontseiluak sustatzen ditu eta Nafarroako Foru Komunitatean berriz, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusia arduratzen da sustapenaz. Aurten, irailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da “Partekatzearen artea” lelopean. Eta ardo batzuk bezain ongi partekatzen diren gauza gutxi daudenez, Labriten,

Arga ibaiari buruzko erakusketa Etxauri Ibarraren Egunean
“Bertze istorio bat konta niezazueke… Hosto zoriontsuarena, harri tristearena, zomorro galduarena, igel ergelarena edo jateko balio ez duen zizarena; udazken galduarena edo etorkizunik gabeko jende soilarena… Horrena guztiarena eta gehiago izanen da kontatuko dizuedana. Izan ere, dena heldu zait, lehenago edo geroago. Dena biltzen baitut. Bai izotzaren lehen malkoak eta baita harkaitz txikituekin lantzen ditudan

Boca Juniors eta Labrit Ondarearen arteko bilkura
Joan den astean Labriten bisita berezi bat izan genuen. Sergio Lodise, Boca Juniorsen Dokumentazio Zentroko ordezkaria eta taldearen historiaren azpibatzordeko kidea Iruñera hurbildu zen gure lana ezagutzeko. Boca Juniors, Argentinako talde garrantzitsuenetako bat da. Urteak dira gure inguruko bi futbol talderekin harreman estua mantentzen dugula, Osasunarekin eta Errealarekin. Eurekin lankidetza hitzarmen bat sinatu genuen, pixkanaka

Labrit Nafarroako Basozainen Ondare Immaterialaren bilketa lanetan murgilduta dago.
Nafarroan herriz-herri Ondare Immaterialara bilduz egindako lanaren inguruan blog honetan askotan mintzatu gara. Dagoeneko 141 udalerrietako 510 herritan izan gara, Ondare Immaterialaren 2000 ale inguru bilduz; kaleei, jendarteari eta herriari ahotsa emanez. Gero eta maizago ordea, gure proiektuak ez dira lurralde konkretu batera mugatzen, baizik eta ezagutza esparru batean edota, orain bezala, lanbide berezitu batean
This post is also available in: Spanish