PROIEKTUAK

Gurekin lan egin nahi duzu?

Lan eskaintza: Labriteko egitasmoendako merkatu berriak ireki eta kulturarekin, ondare immaterialarekin eta memoriarekin harremana duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko pertsona euskalduna behar dugu. Bereziki proiektuen salmentarako gaitasuna duen pertsona; hau da, komertzialgintzan iaioa, baina baita ere proiektu horiek diseinatzeko eta egikaritzeko gaitasuna gara dezakeena. Eskatzen dugu: Komunikazio arloan, kultura kudeaketan edota ikus-entzunezkoetan esperientzia izatea; bereziki

Leer más »

Ondare Immaterialaren Bilketa Lerinen: Ardoaren Kulturaren dokumentazioa Udalaren eta Bodegas Alconde upategiaren lankidetzaren bitartez.

Navarchivo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialari buruzko katedrak sustatutako proiektu bat da, Labrit Ondareak exekutatzen duena eta Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondare Immateriala biltzea helburu duena. Beste hainbat alditan kontatu izan dizuegun moduan, Labriten Nafarroako Foru Erkidegoko Ondare Immateriala dokumentatzen dugu metodologia antropologikoa erabiliz eta bizitza historien bilketaren bitartez: dagoeneko bilketa fasea 146 udalerritako 518

Leer más »

Erronkari Gazta goratzeko Jardunaldiak: urriak 5, 11 eta 19.

Labrit Ondarean Erronkariko Gazta gustatzen zaigu, hori ezin uka dezakegu. Gastronomiari dagokionez gustatzen zaigu, baina kulturalki…. izugarri. 2015etik lanean gabiltza elikagai honen elaborazioaren nahiz berari lotutako kultur eta natur paisaiaren berezitasunak ezagutzera emateko. Lehenik spot baten bitartez egin genuen (HEMEN duzue ikusgai), eta baita, 2017an egin genuen bezala, produktua goratzeko jardunaldi batzuen bitartez ere. Urte

Leer más »

Jatorrizko pagadien Kultur Paisaiaren Ikerlana

urtean zehar, Ondare Naturala eta Kultur Ondarea, batez ere Ondare Immateriala, uztartzen dituen proiektu bat garatzeko aukera izan genuen. Kultura eta Kirol Ministerioko Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak, oso bereziak diren inguru natural batzuei buruzko kultur ondasunei buruzko ikerlan bat egiteko eskatu zigun, jatorrizko pagadiei buruzkoa hain zuzen ere. 2017ko uztailaren 7an, UNESCOk Munduko Ondarearen Zerrendan,

Leer más »

Emakumearen papera artzaintzan

Datorren abuztuaren 25ean Nafarroako Artzain Eguna ospatuko da Uharte-Arakilen. 52. edizioa da aurtengoa eta Nafarroako Interes Turistikoko festetako bat da. Aurtengoan, Aralar Mendi Kultur Elkarteak emakumeak sektore horretan egiten duen lana goraipatu nahi du eta horretarako jardunaldi berezi bat antolatu zuten joan den uztailaren 25ean. Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkartean Nafarroako txoko ezberdinetatik etorritako zazpi

Leer más »

“Ondare Immateriala babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta jabetza intelektualari buruzko jardunaldiak”. Iruñean, 2019ko iraila.

Badira zenbait hilabete Intangia Elkartearekin batera Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko proiektu batean lanean gabiltzala eta datorren irailean amaituko dena, “Ondare Immateriala babestuz” izeneko jardunaldiak hain zuzen ere. Jardunaldi hauek Kultur Ondare Immaterialean diharduten profesionalen eta Jabetza Intelektualean adituak diren pertsonen arteko topaketak izanen dira. Bertan, gai hauen gaineko babes juridiko egokiari buruzko jardunbide

Leer más »

This post is also available in: Spanish