PROIEKTUAK

Labrit Etnomedia: Kultur Ondare Immaterialeko ikus-entzunezkoak online zabaltzeko plataforma

Labrit Ondareak Kultura Ondare Immateriala (KOI) biltzen eta hedatzen du. Orain, Etnomedia izeneko on-line plataforma garatu du. Egitasmoa 2019. urtean hasi zen gauzatzen Kultura Ondare Immateriala transmititzeko dokumentalak on-line jartzeko asmoarekin, mundu mailan eduki horiek eskuragarri izan daitezen. Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du plataforma honen gauzatzea, modernizaziorako eta berrikuntzarako diru-laguntza deialdiaren bitartez. Kultura

Leer más »

Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai

Leer más »

LABRITeko bi kide, ICOMOSkide

Harrotasunez iragarri nahi dugu dagoeneko LABRITeko gure bi lankide bere partaideen artean onartu dituela ICOMOSek. Gure Zuzendari Nagusi, Gaizka Aranguren Urroz, eta gure Aholkularitza Saileko Arduradun, Sara González Cambeiro, UNESCOri atxikitutako Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako kide dira. ICOMOSek (International Council on Monuments and Sites – Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua), Kultura Ondareari eutsi eta

Leer más »

Kilometro karratu bakarreko memoria

Atzo maskaren erabileraren agindua indarrean sartu zen. Sei urtetik gorakoentzako beharrezkoak izanen dira maskarak segurtasun distantziak mantendu ezin direnean. Atarrabian ordea, aski ohituta daude, Nafarroako edozein txokotan baino lehenago zabaldu zen neurria herritarren artean. Izan ere, bi metroko distantzia mantentzea ia ezinezkoa da 1,08 kilometro karratu eskaseko azaleran bizi diren 10.204 biztanleentzat. Atarrabian, egunerokoa guztiz

Leer más »

Leitzak bere etxealdiaren memoria jasoko du

Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur Labrit Ondarea-rekin COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratzeko. Udalerriko egunerokoa guztiz aldatu da aste hauetan. Jenderik gabeko kale hutsak, irekita  gelditutako saltokietako ilarak, zigilu pean dauden parkeak, galtzada-harri tradizionalen zirrikituetan hazitako loreak eta maiz balkoira ateratzen diren herritarrak normaltasunera noiz bueltatuko zain. Bakardadea, asperdura

Leer más »

Ondare Immaterialean murgilduta

Koronabirusaren krisiak ekarritako konfinamendua aukera ezin hobea da gure lana ez ezik, eskura ditugun baliabideak berrikusteko. Izan ere, maiz eguneroko erritmoak ez baitigu horiek behar bezala aprobetxatzen uzten. Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, gaur, UNESCOko Kultur Ondare Immaterialaren sailak (Herbehereen laguntzarekin) sortutako aplikazioan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, 2003ko Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Konbentzioak jasotzen dituen hiru

Leer más »

This post is also available in: Spanish