ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, diseinatutako kanpaina, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak sustatua. Ez da ohiko kanpaina bat. Labrit Ondarea enpresarentzat pozgarria izan da Emakundeari proiektu honetan lagundu ahal izatea. Era berean, adineko emakumeen aurkako indarkerian dagoen ikusezintasunetik eratorritako erronka da. Hain zuzen ere, gizartea sentsibilizatzea izan…

DOKTOREGO TESIA: MEMORIATZARIAK. AHOZKO MEMORIA ETA ONDARE IMMATERIALAREN BALIOAREN KUDEAKETA: LABRITEN KASUA.

Gaur, Osteguna, 2020ko Urriaren 29a, Labrit Ondarea osatzen dugunontzat egun berezi eta berdez markatua izanen da. Berde horrek gure irudi korporatiboa markatzen du, eta, nolabait, bidea irekitzen digu iruditegi kolektibo eta pertsonalen ondare immateriala bildu, babestu eta transmititzeko. Gaizka Arangurenek, Labrit Ondarea enpresaren sortzaileak bere doktorego tesia defendatu du gaur, Labriten kasuan oinarrituta. Sektore publiko…

IRUDILANTEGIA-ATELIER DE IMAGINARIOS, INNOVACULTURAL 2020rako HAUTATUA

Proiektu hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da. Proposamen sendoa da, ikerketa, sorkuntza, ekoizpena eta arte eta kultur zabalkundea uztartzen dituena. Hori guztia, ondare immaterialetik, arte plastikoetatik eta arte eszenikoetatik datozen prestigio handiko hiru erakunderen arteko lankidetzaren bidez: Labrit Ondarea, Gaiarre Antzokia eta Uharte Zentroa. Proiektuak asmo…

LERIN: OROITZAPENAK, FAMILIA UPATEGIAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Ángel Sánchez Gorricho lerindarrak ederki gogoratzen ditu udalerriko estolderia lanen nondik norakoak. “Leringo estolderia 1927an jarri zen eta 1966an berritu zen. Nafarroan aitzindarietako bat izan zela esan liteke. Nahiz eta hasieran soilik gastua ordaintzeko prest zeuden familia horientzat egon zen eskuragarri”. Ángelek ez du herria argindarrik edo txorrotako urik gabe ezagutu. Bai ordea beste herritar…

Ez-Sanferminetako ikus-entzunezko memoria biltzen

Apirilean iragarri bezala, aurtengo San Fermin jaiak bertan behera gelditu ziren, bizitzen ari garen osasun krisia dela eta. Horrela, bada, 2020ko uztailaren 6tik 14ra, nafar hiriburuak iruindarren iruditeria kolektiboan historikoak izanen diren egunak bizi izan ditu. Salbuespen horren aurrean, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailak egun hauetan Iruñean bizi eta sentitutakoaren memoria bildu eta babesteko…

Labrit Etnomedia: Kultur Ondare Immaterialeko ikus-entzunezkoak online zabaltzeko plataforma

Labrit Ondareak Kultura Ondare Immateriala (KOI) biltzen eta hedatzen du. Orain, Etnomedia izeneko on-line plataforma garatu du. Egitasmoa 2019. urtean hasi zen gauzatzen Kultura Ondare Immateriala transmititzeko dokumentalak on-line jartzeko asmoarekin, mundu mailan eduki horiek eskuragarri izan daitezen. Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du plataforma honen gauzatzea, modernizaziorako eta berrikuntzarako diru-laguntza deialdiaren bitartez. Kultura…

Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai…

LABRITeko bi kide, ICOMOSkide

Harrotasunez iragarri nahi dugu dagoeneko LABRITeko gure bi lankide bere partaideen artean onartu dituela ICOMOSek. Gure Zuzendari Nagusi, Gaizka Aranguren Urroz, eta gure Aholkularitza Saileko Arduradun, Sara González Cambeiro, UNESCOri atxikitutako Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako kide dira. ICOMOSek (International Council on Monuments and Sites – Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua), Kultura Ondareari eutsi eta…

Kilometro karratu bakarreko memoria

Atzo maskaren erabileraren agindua indarrean sartu zen. Sei urtetik gorakoentzako beharrezkoak izanen dira maskarak segurtasun distantziak mantendu ezin direnean. Atarrabian ordea, aski ohituta daude, Nafarroako edozein txokotan baino lehenago zabaldu zen neurria herritarren artean. Izan ere, bi metroko distantzia mantentzea ia ezinezkoa da 1,08 kilometro karratu eskaseko azaleran bizi diren 10.204 biztanleentzat. Atarrabian, egunerokoa guztiz…

Leitzak bere etxealdiaren memoria jasoko du

Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur Labrit Ondarea-rekin COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratzeko. Udalerriko egunerokoa guztiz aldatu da aste hauetan. Jenderik gabeko kale hutsak, irekita  gelditutako saltokietako ilarak, zigilu pean dauden parkeak, galtzada-harri tradizionalen zirrikituetan hazitako loreak eta maiz balkoira ateratzen diren herritarrak normaltasunera noiz bueltatuko zain. Bakardadea, asperdura…