Ibaia, ondarea, presa, odolbildua (I)

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Gaizka Arangurenek ibaiei lotutako ondareari eta presei buruz idatzitako artikulua da hau. Bi konstataziotatik abiatutzen da: 1/ presak mende luzetan giza garapenean lagungarri izan dira eta 2/ presek kalte egiten diote ibaiari eta bertan bizi diren animaliei.

Esteribarko turismo-eskuorria

Esteribarren handitasunaren oinarria haren ingurune natural pribilegiatua da, eta tokiko kultura aberatsean islatzen da. Turismo-eskuorri bat egin dugu ondare natural eta kultural hori balioan jartzeko, Esteribarko Udalaren eta Esteribar Helmuga elkartearen eskutik.

Sanferminei buruzko dokumentala Plont Point jardunaldietan aurkeztu dugu

Duela egun batzuk, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak antolatutako PLOT POINT jardunaldien bigarren edizioan parte hartu genuen. Bertan, ARENA Comunicación Audiovisual eta CLAUko bidaideekin batera, uztailaren hasieran EITBn estreinatuko den sanferminei buruzko gure 2. dokumentala aurkeztu genuen.

Labritek formakuntza-ikastaro bat eman du Habanan (Kuba)

Habanako Historialariaren Bulegoak Kultur Ondare Immaterialaren ahozko memoria eta inbentarioa biltzeko metodologietan interesa duten ikasle eta profesionalei eskainitako ikastaroa izan da, San Geronimo Unibertsitate Ikastetxean (Habana). Ezagutza metodologikoen transferentzia Tecnalia Fundazioak Karibeko uhartean garatzen duen lankidetza-proiektuetako batean kokatu da.

Mallorcako Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioa egingo dugu

Mallorcako Irla kontseiluko Kultura, Ondare eta Hizkuntza Politika Sailak lizitatuta, Ondare Immaterialaren eremuan orain arte Espainiako Estatu osoan aurrekontuko diru-hornidura handiena duen proiektua da. Labriteko arduradunak uhartera joan dira aste honetan inbentarioa martxan jartzeko eta, besteak beste, irlako Ondare Zuzendari Francisca Coll Borràsekin bildu dira.

“ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU” KANPAINAK PUBLIZITATE ERAGINKORRENAREN SARIA JASO DU MADRILEN, PUBLIFESTIVALEN

Premio Publifestival

Iazko azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Labritek diseinatutako kanpaina, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak sustatua. Sari banaketa, Ekainaren 29an Madrilgo Lara Antzokian egin zen eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera, bertan izan ziren genero Indarkeria jasan duten emakumeen bi elkarteetako ordezkari, Bizitu elkarteko Amaya Gallo eta Goizargi […]

BIANAK BERE ONDARE IMMATERIALAREN BILKETA HASI DU

Ekainaren 9an, asteazkena, Bianak bere ondare immateriala biltzeko proiektua jarri zuen martxan. Ekitaldi xume batean, Yolanda García alkateak hitzarmena sinatu zuen Labrit Ondarearekin, bere ondarearen bilketa eta babesa bermatzeko, eta, fase hori amaitutakoan, emaitza Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboari emango zaio. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat, eta, beraz, aldaketetara egokitzeko gaitasun handiena duena, […]

IPUIN INTERAKTIBOAK, KLIKATU ETA GOZATU!

Sua ez da inoiz itzali behar

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortutako era.eus webgunean argitaratutako proiektua. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Istorioak Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondareak egindako ahozko memoriaren bilketaren funtsetatik hautatu eta eguneratuak izan dira, eta ilustrazioak Liébana Goñik egin ditu, istorioen pasarte bakoitza zehatz-mehatz gorpuztuz. Bada, horrez gain, badira ilustrazio guztietan interakziorako puntuak, haien […]