Aldaxkak

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta “la Caixa” Fundazioak abian jarritako Innova Programaren baitan dagoen proiektu honek tokiko kulturaren sustraietan klima-aldaketa bezalako arazori irtenbideak bilatzea proposatzen du, hiru ikuspegi uztartuz: mahastizaintza eta ardogintza (Vitis Navarra), antropologia (Labrit Patrimonio) eta komunikazioa (Algak Komunikazioa).

Haztegiari lotutako 10 testigantza webgune batean, sare sozialetan eta… komiki batean! islatuko dira. Horrez gain, Larragan “aterpe klimatiko” bat eraikiko dugu auzolanean. Ikus-entzunezko batek jasoko du dena, beste leku batzuetan Aldaxka gehiago sor daitezen.

This post is also available in: Spanish