PROIEKTUAK

Iruraiz-Gaunako ahozko memoriaren bilketa

Nolakoa zen Iruraiz-Gauna XX. mendearen erdialdean? Nolakoak ziren bertako bizimodua, lanak eta auzo-harremanak? Lau bizilagunen lekukotzek iragan hurbileko eguneroko bizitza ekartzen dute gogora: lana, komunitatea, sinesmenak eta aisialdia. “Neguan errosarioa errezatzen genuen, artoa aletzen genuen bitartean”, gogoratzen du Luis Mari Saez de Urabain Ruiz de Gaunak (Arrieta). Bestalde, Rosario García de Amezaga del Montek (Erentxun) oroitu

Leer más »

Arabako Errioxako kuadrillako kultura-ondare immaterialaren aurreinbentarioa eta inbentarioaren hasiera

2024-2025 bitartean egindako proiektu honetan Arabako Errioxako Kultura-Ondare Immateriala dokumentatu eta ikertu zen, komunitate eramaileek beraiek baliozkotutako aurretiazko inbentario bat eginez. Proiektua kabinete- eta landa-lanaren bidez antolatu zen, baliozkotze-batzordeak eta erkatze-saioak baliatuz. Emaitza aurreinbentarioan, inbentarioko 6 fitxatan eta amaierako memoria batean islatu zen, babes-ekintza posibleen oinarri gisa. LABRITek proiektua zuzendu, metodologia parte-hartzailea ezarri, iturriak hustu

Leer más »

Aldaxkak

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta “la Caixa” Fundazioak abian jarritako Innova Programaren baitan dagoen proiektu honek tokiko kulturaren sustraietan klima-aldaketa bezalako arazori irtenbideak bilatzea proposatzen du, hiru ikuspegi uztartuz: mahastizaintza eta ardogintza (Vitis Navarra), antropologia (Labrit Patrimonio) eta komunikazioa (Algak Komunikazioa). Haztegiari lotutako 10 testigantza webgune batean, sare sozialetan eta… komiki batean! islatuko dira. Horrez gain,

Leer más »

Zerraren taupada

Lur Garaietako gida turistiko-kulturala (Soria) 2025ean Lur Garaietako Mankomunitaterako (Soria) egindako proiektua, bertako kultura- eta natura-ondareari balioa emateari begira. Publiko guztientzako dibulgazio-gida eta gida praktiko bat ikertu, idatzi eta diseinatzea izan zen, honako ezaugarriekin: tratamendu zorrotza, edukien zeharkako ikuspegia, hizkuntza erabilerraza eta mapak, argazkiak eta informazio erabilgarria biltzen dituen formatu bisuala. LABRITek koordinazio metodologikoa, edukien

Leer más »

Segurako prozesioaren azterlana.

Segurako Prozesioak duen erreferentzialtasuna ukaezina da. Baina emanaldi honetan Kultura-Ondare Immaterialaren hainbat eremu ezberdin elkartzen dira, besteak beste, ahozko tradizioa, musika, usadio sozialak, sinismenak edo belaunaldien arteko transmisioa. Eta, batez ere, guztiak zeharkatzen dituen ardatza: tradizioa mantentzearen nahia. 2023-2024 bitartean, Prozesioak Segurako imaginarioan eta herrigintzan duen garrantzia jasotzen zuten txostena eta sei ikusentzunezko pilula landu

Leer más »

Mallorcako kultura ondare immaterialaren inbentarioa

2023tik 2026ra arte, Mallorcako Kultura Ondare Immaterialaren Inbentarioa (IPCIM) egiten ari gara Consell de Mallorcarentzat. Lege autonomikoetan ezarritako betebeharra betetzeaz gain, Mallorcako Kultura Ondare Immaterialaren elementu biziak identifikatu eta definituko dituen tresna bat lortzea du helburu, baita diagnostiko bat egin, eta ondare hau babestu eta balioztatzeko neurriak eta ekintzak proposatuko dituena. Inbentario honen emaitza, tokiko

Leer más »

This post is also available in: Spanish