Arabako Errioxako kuadrillako kultura-ondare immaterialaren aurreinbentarioa eta inbentarioaren hasiera

2024-2025 bitartean egindako proiektu honetan Arabako Errioxako Kultura-Ondare Immateriala dokumentatu eta ikertu zen, komunitate eramaileek beraiek baliozkotutako aurretiazko inbentario bat eginez. Proiektua kabinete- eta landa-lanaren bidez antolatu zen, baliozkotze-batzordeak eta erkatze-saioak baliatuz. Emaitza aurreinbentarioan, inbentarioko 6 fitxatan eta amaierako memoria batean islatu zen, babes-ekintza posibleen oinarri gisa. LABRITek proiektua zuzendu, metodologia parte-hartzailea ezarri, iturriak hustu eta idazketa eta itzulpen elebiduna bere gain hartu zituen.

This post is also available in: Spanish