Arabartxibo

“Arabartxibo” Vital Fundazioak abian jarri duen proiektu berria da, Labrit Ondareko taldeak landua metodologia zientifiko eta antropologikoa erabiliz, Arabako ahozko memoriaren transmisioa eta kontserbazioa bermatzeko, hain zuzen ere, Arabako herrietako ohiturak, tokiko hiztegia, barne-historia eta imaginario kolektiboa azaltzen dituzten bizipenak. Lurraldeko kuadrillen eta udalerrien laguntzarekin, arabartxibo.eus webgunean kontsulta daitekeen biltegi digital honetan hautatutako adinekoen testigantzak jasotzen dira, Arabako azken ehun urteetako bilakaerari buruzko oroitzapenak eman dituztenak. Orain arte, 60 ordu baino gehiagoko grabazioek, behar bezala aztertuak, sekuentziatuak eta aipatutako web orrian modu eskuragarrian erakutsiak, herri horien eta bertako biztanleen XX. mendeko erretratu bati forma ematen diote, “historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat ezagutzeko aukera emango duen benetako altxorra”, bultzatzaileen esanetan.

Arabako Mendialdean 2022an abian jarritako lehen esperientzia baten ondoren, azken bi urteetan Gorbeialdeko eta Añanako kuadrilletan lan egin da. Guztira, herrietako bizimodu tradizionala jasotzen duten 25 testigantza jaso dira, besteak beste, etxeen deskribapena, elikadura, lanbideak, erlijiotasuna, jaiak, auzolana edota garraiobideen bilakaera azaltzen dituztenak, soilik adibide batzuk jartzearren.

Pixkanaka, beste kuadrilla eta herri batzuen testigantzak sartuko dira, memoria biziaren mosaiko aparta osatuz, denboran zehar iraungo duena.

This post is also available in: Spanish