‘Oroimenaren giltzak’ banatu ditugu San Jeronimo egoitzan

Lehen begiratuan, bere erretratu inprimatua duen zurezko ohol soil bat dirudi, baina QR kodea eskaneatuta, bere bizitzako une garrantzitsuak erakusten dituzten 10 argazki ikusi eta horiei lotutako oroitzapenak entzuteko aukera du orain, bere kontakizunak berak azalduta.