Badira zenbait hilabete Intangia Elkartearekin batera Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko proiektu batean lanean gabiltzala eta datorren irailean amaituko dena, “Ondare Immateriala babestuz” izeneko jardunaldiak hain zuzen ere.
Jardunaldi hauek Kultur Ondare Immaterialean diharduten profesionalen eta Jabetza Intelektualean adituak diren pertsonen arteko topaketak izanen dira. Bertan, gai hauen gaineko babes juridiko egokiari buruzko jardunbide egokien dekalogo bat aztertu, eztabaidatu eta sortuko dugu.
Jardunaldietako lehen eguna jabetasun intelektualari buruz Ondare Immaterialarekin harremanean dauden ikuspuntu ezberdinen aurkezpen teorikoari eskainiko zaio nagusiki: egile-eskubideak, Babestutako Jatorri-deiturak, eta baita alor hauetako bakoitzeko arautegiari buruzko errepasoa ere, nazioarteko hitzarmenek ematen dituzten gomendio eta gidalerroetara zuzenduak batez ere.
Bigarren eguna, jarduera tradizionaletan diharduten lau profesionalen ikus-entzunezko testigantzen bitartez, gai hauen alderdi praktikoa aztertzeko erabiliko da. Proiekzio hauek mahai-inguru bati emanen diote bidea eta Espainian Ondare Immaterialarekin lotutako jabetza intelektualaren kudeaketarako jardunbide egokien dekalogo bat sortuko da modu parte-hartzailean.
Jardunaldiak irailaren 17an eta 18an izanen dira Nafarroako Museoaren Areto-nagusian (Iruñea), jarraian egun horietako egitaraua duzue eta formulario honen bitartez izena eman dezakezue:
https://forms.gle/3k8f1PJ2YS2qpqXq9.
Bertan ikusiko dugu elkar!